






Jarduera guzti hauek gehienez 15 kilometrora daude:
surfa, urpekaritza, bizikletan egiteko ibilbideak, mendi ibilbideak, itsasontzi irteerak, bisita gidatuak mahastietara, quad ibilbideak, eskalada, arrantza eta zaldi ibilaldiak.
Ez galdu Indate Berri inguruan ditugun aukera eta esperientzi guztiak!
· Zarautz. Bere hondartza erreginen hondartza bezala ezagutzen da, surfa eta bertako produktuen azoka ere oso ezagunak dira. Bertako giro aparta eta jarduera asko eskaintzen ditu zarauzko herriak.
· Getaria. Itsas giroko herri txiki eta atsegina. Portutik eguneko arrantzarekin itzultzen diren itsasontziak ikusi ahal izango dituzu. Horrez gain, Balenciaga museo ospetsua bisitatzeko aukera ere ezin duzu galdu.
· Orio. Arraunagatik ezaguna, historia handiko ibaia du. Animatu eta egin arraun benetako arraunlari bat bezala Oria ibaian zehar eta ezagutu bere historia.
· Zumaia. Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeagatik da ezaguna. Aukeratu edozein bisita gidatu eta ezagutu eta gozatu gure kostaldeaz.
· Pagoeta Natura Parkea (13 kilometrotara). Aiako ingurune paregabe honetan aukera asko dituzu: Agorregiko burdinola eta errotak ezagutu bisita gidatuan, Iturrarango lorategi botanikoa bisitatu edo parkean dauden edozein mendi ibilbide egin… sartu bere web orrian eta prestatu zure oporrak: www.aiaturismoa.eus.
· Donostia (30 kilometrotara). Aski ezaguna da Donostia, Kontxako badia, arkitektura dotorea duen hiria, gastronomia… Donostian ez zara aspertuko. Alde zaharreko kaleetan barrena paseo bat, Igeldo mendira igo, Haizearen Orrazi ospetsua ezagutu edo gozatu hiriko hiru hondartzetako batean.
· Denbora gehiago pasa behar baduzu gurekin, hemen dituzu proposamen gehiago: Bilbo, Gazteiz, Donejakue bidea, Ekaingo leizeak, Biarritz, Baiona, Hendaia, Donibane Lohizune, Azpeitiko tren museoa, Donostiako Zientzia Museoa, Hondarribia… eta askoz gehiago!