loader image
Etxeak 6 logela ditu, horietako bat mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua eta 2 apartamentu erabat hornituak. Horrez gain, sukalde-jangela bat dago tximiniarekin beheko solairuan guztion erabilerarako. Terrazara irteera zuzena du. Jolasteko gela bat ere badu eta kanpoan haur-parke bat. Neurri haundiko etxea da eta osorik alokatu daiteke 22 lagunentzat gehienez edo gela edo apartamentuka. Logela batzuetan ohe gehigarriak eta sehaskak jar daitezke.
Logela guztiek bainugela propioa dute. Dutxa duten bainugela konpletoak dira. Horrez gain logela bakoitzak bere telebista du. Horrela, nahiz eta talde haundientzat etxe aproposa izan, ostatu hartzen duten guztiek beren espazio propioa mantentzen dute, egonaldia ahalik eta erosoena izan dadin.

Eremu komuna

Etxean, beheko solairuan sukalde-jangela bat dago bertan ostatu hartzen duten guztien erabilerarako. Hemen beharrezko guztia aurkituko duzu: ontziak, sukalderako tresneria eta etxetresna elektrikoak. Neguan egongelan dagoen tximiniaz gozatu ahal izango duzu eta udaran, itsasoari begira dagoen terrazan atseden hartu.

Apartamentuak

Eraikin berean konkatuta dauden bi apartamentuek egongela eta sukalde propioa dute. Intimitate handiagoa eta lasaitasuna bilatzen duten bikote edo familientzat aukera ezin hobea dira.

Barne ekipamendua eta zerbitzuak

Etxea guztiz hornituta dago egonaldi eroso eta atsegin bat bermatzeko: tximinia, berogailua, ontzi-garbigailua, gabigailua, mikrouhin-labea, telebista, sukaldea, futbolina, haurrentzako gunea, mahai-jokoak, sehaskak eta wifia. Animaliak onartzen dira.

Elkarbizitza eta erosotasuna

Gure etxean ez dugu jatetxe-zerbitzurik eskaintzen, ezta gosaririk ere, baina bai behar duzuen guztia zuen otorduak prestatzeko. Sukaldea zuen eskura dago eta bere erabilera ostatuaren prezioan sartuta dago. Gela bakoitzak bere izenarekin identifikatutako armairua du sukaldean, elikagaiak eroso gordetzeko. Hozkailuan erreserbatutako apal bat ere baduzue. Behar duzuen guztia, etxean bezala senti zaitezten.

Deskargatu etxeko arauak

Indate Berri etxea kanpotik
Indate Berri etxea kanpotik
Indate Berri parrilla
Indate Berri parkea
Indate Berri etxeko sarrera
Indate Berri etxeko sarrera
Indate Berri sala
Indate Berri sala
Indate Berri goiko egon gela
Indate Berri goiko egon gela
Indate Berri goiko pisua
Indate Berri eskailerak
Indate Berri ingurua
Indate Berri terraza
Indate Berri ingurua